English:

The Free and Open Productivity Suite
New: Apache OpenOffice 4.1.0 released!

OpenOffice.org produktua

OpenOffice.org bulegorako suite bat da, eta guztiontzako askea eta dohainik eskuratu daitekena.

  • Ez dizu ezer kostatuko Internetetik jeistea (konekzioa ezik)
  • Ez dizu ezer kostatuko nahi duzun unean nahi dituzun ordenagailu kopuru guztietan zure kopia instalatzea.
  • Ez dizu ezer kostatuko eguneratzea, ez orain ez etorkizunean
  • Programa erabiltzeko ez daukazu zer erregistratu beharrik.

Ondorengo moduluak dauzka:

  • Writer (testu prozesatzaile eta HTML editatzailea).
  • Calc (kalkulu orriak lantzeko tresna).
  • Base (datu-baseak lantzeko tresna)
  • Draw (marrazketa bektorialak sortzeko tresna).
  • Impress (aurkezpenak sortzeko).
  • Formula-editatzailea (formula matematikoak idazteko).

Bere funtzionalitate eta erabilgarritasunari begiratuz OpenOffice.org ezagunak diren (baina ez askeak) MS-Office bezalakoekin pareka daiteke.

Hau irudikatzeko ondorengo estekan eskaintzen dituen ezaugarriak ikuspen orokor batetik azaltzen dira:
http://www.openoffice.org/product/

MS-Office-ko dokumentuekin (Word, Excel, Powerpoint) arazorik gabe lan egin dezakezu, editatu, eta OpenOffice.org-eko formatuetan edota (nahi izanez gero) berriro ere jatorrizko egituretan gorde ditzakezu. Aurkituko duzun muga garratzitsu bakarra zera da, dokumentu hauetako makroak OpenOffice.org-pean ez dabiltzala. Baina mantendu egiten dira, MS-Officekin editatzea nahi duzunerako.

Gainera, arestian aipatukoa lorpen haundi bat da, zeren eta MS-Officek darabilkien egiturei buruzko informazio edo deskribapen ofizialik ez baitute Microsoft-ekoek zabaldu. OpenOffice.org-ek MS-Officeko dokumentu bat ezin duenean era zuzen batean ireki, garatzaileei jakinarazi iezaiezu "issue" edo arazoa zehaztuz. Bide hau erabiliz, OpenOffice.org-en funtizonamendua are eta hobekiago ibiliko da.

eu-OOo taldea

 

 

 
Euskara
Sarrera
Softwarea
Deskripzioa
Deskargatu
CD-ROMa
Zuzentzaile ortografikoa
Proiektua
Orokorra
MEG
Laguntza lortu
Posta-zerrendak
Dokumentazioa
Nola Lagundu
Nola lagundu?
Akatsak jakinarazi
Harremanak
Posta-zerrendak
Helbideak
Bestelakoak
Kredituak
Baimenak

Apache Software Foundation

Copyright & License | Privacy | Website Feedback | Contact Us | Donate | Thanks

Apache, the Apache feather logo, and OpenOffice are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.