English:

The Free and Open Productivity Suite
New: Apache OpenOffice 4.1.1 released!

Nola formateatu kalkulu-orria

OpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren eskutik

Edukien aurkibidea:

  1. Estilo bat aplikatzea:
    • gelaxkari
    • orrialdeari
  2. Autoformatua erabiltzea
  3. Gaiak erabiltzea
  4. Kredituak

1. Estilo bat aplikatzea


A. -- gelaxkari

Ireki Estilista:

Estilista leihoaren barruan, erabiltzeko prest dauden zenbait estilo dituzu. Lehenetsia hauta dezakezu, zuk nahi bezala moldatzeko:


Leiho horren barnean, gelaxkak formateatzeko eta letra-tipoak, lerrokatzea nahiz zenbakiak aukeratzeko behar dituzun fitxa guztiak daude. Horregatik, bada, horixe dugu fitxarik erabiliena.

Ikus dezagun Zenbakiak fitxako Moneta ezarpena. Zein monetarekin lan egin nahi duzun hauta dezakezu hemen. Jarraian, kategoria horretan klik eginez gero zer agertuko zaizun ikus dezakezu:


Formatua izeneko koadro bat bistaratuko da. Moneta hautatzen duzunean, adibide bat agertuko zaizu eskuinean. OOo Suiteko aukera orokorretan lehenetsitako hizkuntza bera izango du.

'Aukerak' sailean, bistaratu nahi dizun dezimal-kopurua, zenbaki negatiboen kolorea, etab. aukeratu ahal izango dituzu.

Aukerak egiten dituzunean, egin klik Ados botoian, eta Estilo Lehenetsiarekin formateatutako gelaxka guztiak ezarpen berrien arabera aldatuko dira.

Oharra: Ez baduzu gelaxkaren baten estiloa onartu nahi, hauta ezazu eta Lehenetsi estandarra aldatu beharrean, aukeratu Berria...., laster-menuan (eskuineko sagu-botoia sakatuta irekiko da) Bide horretatik, zuk zeuk egindako estiloa sortu ahal izango duzu. Errepikatu estilo Lehenetsia aldatzeko azaldu ditugun urratsak. Ondoren, jar iezaiozu izena estilo berriari Antolatzailea fitxan, eta sakatu Ados, estilo berria Estilistaren leihoan ager dadin. Gelaxka batean aplikatzeko, koka ezazu kurtsorea gelaxka barnean, eta egin klik bikoitza Estilistako estiloaren izenean.


B. -- orrialdeari

Oraingoan ere, Estilistaren barnean jazoko da guztia.


Gogoratu: orrialde honetantxe jar ditzakezu bai orriaren goiburukoa eta orri-oina bai eta atzeko planoaren kolorea ere. Bertako fitxa batzuk aurreko prozeduran topatu ditugun berberak direnez, ez ditugu berriz ere azalduko.

Kontu egin, Orrialdea fitxari:

Azter dezagun orain beste fitxa interesgarri bat: Orria.


Ez du azalpen handirik behar, Eskala atalak izan ezik, ilun samarra baita:

2. Autoformatua erabiltzea

Oharra: eginbide hau erabiltzeko, gelaxka-area bat nabarmendu behar duzu; izan ere, funtzio honek ez du soilik gelaxka batentzat edo birentzat balio; aitzitik, areentzat erabiltzen da.

Formateatzeko, Formatua menuko 'Autoformatua' hauta dezakezu, edo, bestela, klik egin ikono honetan: AutoFormat icon pantailaren ezkerraldeko tresna-barran topatuko duzu.


Sinestezina! Aurkezpen-lan guztia automatikoki egin dela dirudi! :-)

Nahi duzuna aukeratzeko, formatu-izen batean klik egin besterik ez duzu!

Zuk zeuk ere sor ditzakezu formatuak, jakina (ikus eskuineko Gehitu.... botoia), eta, gero, nahi izanez gero, ezabatu egin ditzakezu, esaterako, uneko modarekin bat ez datozela ikusten baduzu!

Gehiago sakatzean, formateatzeko aukera gehiago agertuko zaizkizu. Aldatzen badituzu, Autoformatua leihoko aurrebistan ikusi ahal izango duzu emaitza.

Oharra: Autoformatu-ekintzaren bat desegin nahi baduzu, hautatu estiloa aplikatu diozun area, egin klik eskuineko botoiaz bertan laster-menua agertzeko, eta aukeratu 'Lehenetsia'.

3. Galeriako gaiak erabiltzea

Gelaxka-estiloen multzoak dira Gaiak; beren ezarpenak finkoak dira, baina estilo trukagarriak dituzte.

Honela egiten dute lan:

Halaxe da, bai; gaiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da kontzeptuak apur bat menderatzea, baina oso erraz ikas daiteke!

4. Kredituak

Egilea: Sophie Gautier

Eskerrak: Richard Holt-i (zuzentzailea eta OOo-ko laguntzailea)

Integrazioa: Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 18a

Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/

Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)




Apache Software Foundation

Apache Software Foundation

Copyright & License | Privacy | Website Feedback | Contact Us | Donate | Thanks

Apache, the Apache feather logo, and OpenOffice are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.