English:

The Free and Open Productivity Suite
Help us Help the World
 
 

Datu-iturburua sortzea

OpenOffice.org dokumentazio-proiektua

Edukien aurkibidea

  1. Datu-iturburua sortzea
  2. Taulak gehitzea datu-iturburuan
  3. Taulak editatzea datu-iturburuan
  4. Orain zer egingo dut?

Datu-iturburua sortzea

Jarraitu urrats hauei datu-iturburu bat sortzeko OpenOffice.org sisteman. dBase motako datu-basea plataformen arteko sendotasuna mantentzeko sortuko da.

  1. Hautatu Tresnak-Datu-iturburua menua.
  2. Egin klik Datu-iturburu berria komandoan.
  3. Sartu izen bat zure Datu-iturburuarentzat.  OHARRA:  PROBA erabiliko dugu datu-iturburuaren izen gisa.
  4. Sakatu Tab tekla.
  5. Hautatu dBasea datu-iturburu gisa.  OHARRA:  dBase erabiltzen ari gara, sistema lokal batean datu-basea guztiz kontrolatzeko aukera ematen duelako.
  6. Sakatu Tab tekla.
  7. Idatzi programak datu-fitxategiak zein direktoriotan sartuko dituen. Programak automatikoki sortuko du.
  8. Egin klik Aplikatu botoian.

Taulak gehitzea datu-iturburuan

Atal honetan, datu-iturburuan taulak nola gehitzen diren ikusiko dugu. Atal honetan zure datu-iturburuak datu-baserako sarrera osoa duela ulertzen da. Unean, dBase edo kalkulu-orria dira zure ordenagailuko fitxategietara sarbide-mota hori izateko aukera ematen duten tipo bakarrak.  JDBC eta ODBC erabil daitezke MySQL, SQL Server, edo ORACLE moduko datu-basearen sistema baduzu.

  1. Egin klik Taulak fitxan.
  2. Egin klik Taula berria ikonoan.
  3. Taula-diseinuaren pantaila agertuko da
  4. Idatzi izena.
  5. Sakatu Tab tekla 3 aldiz.
  6. Sartu telefonoa.
  7. Sakatu Tab tekla 3 aldiz.
  8. Idatzi helbidea.
  9. Sakatu Tab tekla 3 aldiz.
  10. Idatzi herria.
  11. Sakatu Tab tekla 3 aldiz.
  12. Idatzi herrialdea.
  13. Sakatu Tab tekla 3 aldiz.
  14. Idatzi posta_kode.
  15. Egin klik Fitxategia ikonoan.
  16. Egin klik Gorde botoian.
  17. Hautatu izen bat taularentzat.  OHARRA:  Eskuliburu honetan, Proba erabiliko dugu.
  18. Itxi taula-diseinuaren pantaila.
  19. Itxi datu-iturburuaren leihoa.

Datuak editatzea datu-iturburuan

Atal honetan OpenOffice.org datu-iturburuan balioak sartzeko, editatzeko eta kentzeko erabil daitekeela frogatzen da.

    Erregistroak gehitzea
  1. Sakatu F4.
  2. Datu esploradorearen leihoa agertuko da.
  3. Egin klik Proba datu-iturburuan.
  4. Egin klik Taulak ikonoan.
  5. Egin klik Proba aukeran.
  6. Taulan erregistrorik ez badago, idazten duzun edozerekin erregistro berri bat hasiko da. Bestela, egin klik Erregistro berria botoian .
  7. Sartu ondorengo informazioa Tab sakatuz eremuen artean:
    Mikel Etxeberria 999-999-9999 1234 Edozein leku Herri hau Herrialde hau 12345
    Amaia Etxeberria 122-122-1222 5431 Kalea hemen Herri hau Herrialde hau 12345
    Erregistroak editatzea
  1. Egin klik Mikel Etxeberriaren telefonoa eremuan.
  2. Sartu 888-888-8888
  3. Sakatu Behera gezia tekla.  OHARRA:  Erregistro berri batera aldatzean zure aldaketak gorde egingo dira.
    Erregistroak ezabatzea
  1. Egin klik errenkada hautatzailean Amaia Etxeberriaren aurrean.  Batak edo besteak erregistroa hautatuko du.
  2. Egin klik eskuineko botoiarekin.
  3. Hautatu Ezabatu errenkadak.

Orain zer egingo dut?

OpenOffice.org-ek Datu-basearekin egin ditzakeen zenbait gauza ikusi dituzunez, honakoa egitea iradokitzen dizut:

  1. Taulak gehitzerakoan zutabe-mota desberdinekin jolastea.
  2. Datu-iturburuaren pantailan SQL instrukzioak nola sortzen diren ikustea.

OHARRA:  Ez duzu kalterik eragingo eskuliburu honetan sortutako datu-basearekin jolastean.

5. Kredituak

Egilea : Scott Carr

Integrazioa : Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko martxoaren 2a

Kontaktuak : OpenOffice.org dokumentazio-proiektua http://whiteboard.openoffice.org/doc/index.html

 


Copyright & License | Privacy | Website Feedback | Contact Us | Donate | Thanks

Apache, the Apache feather logo, and OpenOffice are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.