[an error occurred while processing this directive]
Language:

The Free and Open Productivity Suite
Apache OpenOffice 4.1.6 released
 
 

Calc FAQ 015

Zer esan nahi du OpenOffice.org kalkulu-orrietako errore-kode (Err:NNN) bakoitzak?

Errore-kodea

Testu osoa

Azalpena

501

Baliogabeko karakterea

Testuinguru honetan karakterea ez da baliozkoa. Adib.: =1E2 idatzi ordez =1Eq idatzi baduzu.

502

Baliogabeko argumentua

Funtzio-argumentu baten balioa ez da baliozkoa. Adib.: zenbaki negatiboa erro-funtzioan.

503

Koma mugikorreko eragiketa baliogabea

Zatitzailea 0 denean edo kalkuluaren emaitzak definitutako balio-bitartea gainditzen duenean.

504

Parametro-zerrendako errorea

Funtzio-parametro bat ez da baliozkoa. Adib.: testua zenbakiaren ordez, edo domeinu-erreferentzia gelaxka-erreferentziaren ordez.

505

Barneko sintaxi-errorea

506

Baliogabeko puntu eta koma

507

Errorea: Bikotea falta da

508

Errorea: Bikotea falta da

Adibidez, amaierako parentesia hasierakorik gabe edo amaierako parentesia formularen erdian (formularen bukaeran falta den amaiera-parentesia automatikoki gehitzen da)

509

Eragilea falta da

Adib.: =2(3+4) * eragilea falta da 2 eta ( artean

510

Aldagaia falta da

Bi eragile elkarren ondoan, adib., =1+*2

511

Aldagaia falta da

Funtzioak aldagai gehiago behar ditu, adib., AND() eta OR() parametrorik gabe

512

Formula luzeegia

Konpilatzailea: izenak adierazten duenez, esan nahi du formula-katearen luzerarekin zerikusirik ez duen barneko token-kopurua adierazten dela (geh. 512) eta ez eragile, aldagai, parentesi eta abarren kopurua. Interpretatzailea: Hainbat matrize batera sortzen dituzten formulak (geh. 150), besteak beste, parametro gisa matrize luzeegia hartuko luketen Basic funtzioak (geh. 0xFFFE, hau da, 65534 byte)

513

Kate luzeegia

Konpilatzailea: formulako identifikadore batek 255 karaktere baino gehiago ditu. Interpretatzailea: kate-eragiketa baten emaitzak 255 karaktere baino gehiago ditu

514

Barneko gainezkatzea

Zenbakizko datu gehiegi dituzten ordenatze-eragiketak (geh. 100000) edo kalkulu-pilaren gainezkatzea

515

Barneko sintaxi-errorea

516

Barneko sintaxi-errorea

Matrize bat espero da kalkulu-pilan, baina ez dago erabilgarri

517

Barneko sintaxi-errorea

OpCode ezezaguna, adib., funtzio berriagoa duen dokumentua kargatu da funtzio hori ez daukan bertsio zaharrago batean

518

Barneko sintaxi-errorea

Aldagai batek atera beharko luke kalkulu-pilatik, baina ez dago erabilgarri

519

Emaitzarik ez (Gelaxkan ez du jartzen Err:519, baizik eta #BALIOA)

Funtzio batek ezin izan du eman definizioari dagokion balioa, edo formulan erreferentzia egiten zaion gelaxka batek testua du zenbakiaren ordez

520

Barneko sintaxi-errorea

Konpilatzaileak konpilazio-kode ezezaguna sortu du

521

Barneko sintaxi-errorea

Emaitzarik ez kalkulu-pilan

522

Erreferentzia zirkularra

Formula batek bere buruari egiten dio erreferentzia zuzenean edo zeharka eta iterazioak ez daude aktibatuta Tresnak/Aukerak/Kalkulu-orria/Kalkulatu sailean

523

Kalkulu-prozedurak ez du konbergitzen

Helburuko balio bat behar duten finantzetako funtzio estatistiko batzuek ezin dute balioa lortu, edo erreferentzia zirkularretako iterazioek ez dute lortzen aldaketa minimoa zehaztutako gehieneko urratsen barruan

524

Baliogabeko erreferentzia (gelaxkan ez du jartzen Err:524, baizik eta #ERREF)

Konpilatzailea: zutabe edo errenkada baten izen deskribatzailea ezin izan da ebaluatu. Interpretatzailea: ezabatutako zutabe, errenkada edo taula bateko gelaxka bati erreferentzia egiten zaio formulan.

525

Baliogabeko izena (gelaxkan ez du jartzen Err:525, baizik eta #IZENA)

Konpilatzailea; identifikadore bat ezin izan da ebaluatu (erreferentziarik ez, domeinu-izenik ez, zutabe/errenkaden azalpenik ez, makrorik ez, etab.) Interpretatzailea: exekuzio-garaian bezala, adib. ez da Basic funtzioa edo AddIn-a aurkitu

526

Barneko sintaxi-errorea

Zaharkitua, orain ez da erabiltzen, baina dokumentu zaharretan ager liteke formula baten emaitza area bat denean

527

Barneko gainezkatzea

Interpretatzailea: erreferentzia kapsulatuegiak (gelaxka batek beste gelaxka bati egiten dio erreferentzia, horrek beste bati, eta abar)

Oharra: gelaxka batean '###' agertzea ez da errorea; datuak behar bezala erakusteko zutabea estuegia dela adierazten du. Ikus halaber Lehen datuak zituen gelaxka batean '###' agertzen zait orain. Nola ikus ditzaket datuak berriz ere?.

 

  
  

Copyright & License | Privacy | Contact Us | Donate | Thanks

Apache and the Apache feather logo are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice, OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.