[an error occurred while processing this directive]
Language:

The Free and Open Productivity Suite
Apache OpenOffice 4.1.6 released
 
 

Nola gehi diezazkieket testu-efektuak testu-koadroei?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  1. Sortu zure testu-koadroa eta gehitu edukia.
  2. Behin testua sartuta dagoenean, egin klik Efektuak tresna-barrako botoian.
    OHARRA: Efektuak botoiak pantailaren ezkerraldean egon beharko luke, tresna-barra nagusian. Ikusten ez baduzu, tresna-barra nagusiaren behealdean, eskuinean dagoen gezian klik egin beharko duzu hurrengo botoi-sorta ikusteko.
  3. Hurrengo pantaila bistaratuko da.
    Efektuak pantaila
  4. Orain, egin klik Testu-efektuak botoian Testu-efektuak botoia.
  5. Hautatu zein efektu erabili nahi duzun.
  6. Amaitutakoan, egin klik Hautamarka botoian Hautamarka botoia zure testu-objektuari efektua esleitzeko.

Diapositiba-aurkezpena exekutatzen duzun hurrengo aldian, testua hautatutako efektuak dituela bistaratuko da.

OHARRA: Ondoren azaltzen dena Efektuak pantailara joateko beste modu bat da.

  • Testu-objektua hautatuta badago, egin klik aurkezpeneko beste objektu batean.
  • Eduki KTRL sakatuta eta Egin klik eskuineko botoiarekin efektuak gehitu nahi dizkiozun testu-objektuan. OHARRA: Orain testu-objektua hautatuta ikusiko duzu inguruan lauki txikiak dituela itzaldura griseko marraren ordez.
  • Askatu KTRL eta Egin klik eskuineko botoiarekin testu-objektuan.
  • Egin klik menuko Efektuak ikonoan

Copyright & License | Privacy | Contact Us | Donate | Thanks

Apache and the Apache feather logo are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice, OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.