[an error occurred while processing this directive]
Language:

The Free and Open Productivity Suite
Apache OpenOffice 4.1.5 released
 
 

Nola inprima ditzaket bi diapositiba orrialde bakoitzeko OpenOffice.org-eko aurkezpenean (bat bestearen gainean)?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  1. Aldatu Prospektuaren ikuspegira (leihoaren eskuin-ertzean, behetik 4. botoia)
  2. Ziurtatu aurkezpenaren tresna-barra irekita dagoela (Ikusi ->Tresna-barrak ->Aurkezpena)
  3. Egin klik Aldatu diapositibaren diseinua aukeran Aurkezpenaren tresna-barran, aukeratu elkarren ondoko bi diapositiba orrialdeko ikonoa, eta sakatu Ados.
    OHARRA: &nbspProspektuetarako Atzeko planoaren modua aukeran egon beharko zinateke.
  4. Aukeratu Formatua-Orrialdea, egin klik Paper-formatua areako Bertikala botoian eta sakatu Ados.
  5. Arrastatu diapositibak, bat bestearen gainean egon daitezen.
  6. Egin klik goiko diapositiba hautatzeko, aukeratu Formatua ->Kokalekua eta tamaina, egin klik Bat etorri botoian (tamaina proportzionalki aldatzeko), idatzi 5,65 zabaleraren eremuan eta sakatu Ados.
  7. Errepikatu 6. urratsa beheko diapositibarentzat.
  8. Arrastatu diapositibak marjinetako marren behean eta goian lerroka daitezen.
  9. Egin klik bi diapositibak hautatzeko, saguaren eskuineko botoiarekin egin klik eta askatu (laster-menua agerraraziz) eta aukeratu Lerrokatzea -->Erdian (ez Zentratuta).
  10. Bi diapositibak oraindik hautatuta daudela, arrastatu orrialdean ezkerretik eskuinera zentratzeko.

Aukera osagarriak:

  • Erabili Marra-tresna bi diapositiben artean marra horizontal bat jartzeko.
  • Aukeratu Txertatu-Eremuak-Orrialde-zenbakiak orrialde bakoitzean orrialde-zenbakia txertatzeko.
    Oharra:   Jarri diapositibei etiketa, 1. diapositiba, 2. diapositiba, etab., diapositiba # eta orrialdea # arteko nahasketak saihesteko,
  • Eraman orrialdearen behealdera eta aldatu tamaina letra-tipoari 10 ingurura (diapositiba lekuz aldatzea errazagoa da letra-tamaina handiagoa denean).

Prospektuak inprimatzeko, jarraitu ondorengo urratsei:

  1. Aukeratu Fitxategia ->Inprimatu eta egin klik Aukerak botoian.
  2. Egin klik edukiaren arean prospektuak egiaztatzeko.
  3. Ziurtatu Marrazkiari marka kentzen diozula tamaina osoko diapositibak (diapositiba bat orriko) ere inprimatu nahi ez badituzu.
  4. Sakatu Ados, eta sakatu berriro Ados inprimatzeko.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira

Copyright & License | Privacy | Contact Us | Donate | Thanks

Apache and the Apache feather logo are trademarks of The Apache Software Foundation. OpenOffice, OpenOffice.org and the seagull logo are registered trademarks of The Apache Software Foundation. Other names appearing on the site may be trademarks of their respective owners.